XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRANTZALEAK. ANGULAK ETA ANTXOAK. DIRU-KONTUA

Adiskide on batek esaten daki.

Bein, bere kontzientzia nasaitu premiñan ebillala, Loiola'ra joan zala.

Ango jesuita bategaz orduetan bere kezkak agertzen jardun ondoren, arek esan eutsala: Ai, txotxo! Gaurko gauzak! Ondo ikusita dagoz emengo goraberak.

Laburtuta, azkenean zer da kontua eta dana diru kontua.

Itxasotara begira nago.

Len euskaldunak, euskal arrantzaleak, eurentzat zituen toki asko.

Ez jaubetasunez, erabiltzeko eskubidez baiño.

Berezko euskubidez.

Euren ekin eta alegin eta arriskuz billatuak.

Tokietako jaubeak be ezagutzen eutsezanak.

TOKIA ESTUTU

Luzea da istoria itxasoetan.

Cristobal Colon berbera Ameriketara joaten ausartu ba zan, aurrez euskaldunen ibilleren barri ekialako zala diñoenak ba dira.

Bale arrantzan lenengo, bakallautan gero.

Lebatz eta beste arraiñetan geroago.

Merkatu zabala, idegia egoan sasoi aretan.

Gaur, zabaldu dalakoan, estutu.

TEKNIKAZ, GITXITU

Arrantsuak neurtu ezik, gaurko teknikaz, arrain mota asko galdu egingo litzakezala diñoe batzuk.

Leike.

Burutasun barik jokatu dala itxasoan, indarrak zoro ta arrotasunez geitu ta ugarituz, etorkizunari begiratu barik...

Egiak azalez, aitzakiak lepoz.

Eta sakonean, geienetan, norbereari eustea, bestien ardura barik.

MILLEN ARAZOA

Sei edo amabi milletako jaubetasun edo aukera berreunera luzatu bakoitzaren mendeko itxasertz lez.

Orregaz tengarri bat artu da, arma bat.

Umeen jokoa zan gure denporetan: emon da kendu zapatia kendu.

Azkenean kendu.

Ordaiña?

Norbereari eutsiz besteari ten eragin, bestea izorratu.

Ittoteko zorian ipini.

Orrela ordezkoa errezago lortu.

Txil atara.

ITXASOA SARRATU

Len itxas zabala zana, orain sarratua da.

Lizentziak, baimenak bear.

Nai ta neurriak artu gerorako, ez ete zeinkean lengoei euren bizibidea ezagutu, barrieri laga ez da be? Baiña lengoak be ibilten jarraitu nai ba dabe, arrantzatu nai ba dabe, baimenak bear.

Txikota luzatu brankaz eta popaz estutu.

Ori da baimen jokoa.

Bestalde zer?

Orra tratua.

Beti be tratu txarra.

Itto eragin aurrez.

Ittoten ikusten danari odola kentzea ez da gaitz.

Lenengotan baimen gitxi emon ziran.

Geroago ugaritu pixkat, baiña aurrez euren merkatuen aberastasuna billatuz, euren gaiki ta gertuak emen sartu eragiñez.

Arnasa, alde batetik batzuntzat; bestalde gaitza sartu.

UR AUNDI TA TXIKIETAN

Gizarteak norberea baiño ez dau ezagutzen.

Ur andietan ori.

Eta ur txikietan, ur meietan be...

Frantze'ko itxasertzak, berezitasunez, antxoa bertan asi ta gelditu eragiteko aukerako da.

Euskal arrantzaleak ba eben irabazpide bat or.

Ez bakarrik udabarrian, antxoa sasoian.

Bai atuntsurako karnata orde antxoa txikia artezeko be, antxoa bizia artzeko be.

Urte batzuk dira eskubide ori kendu zala.

Len, amabi millatako jaubetasuna zainduarren, euskal arrantzaleantzako begirapen pixkat egoten zan, amabitik seira bitartean ainbesteko gogortasun barik.

Orain, ain zuzen, donibanetar anaiak dira emengoen aurka jarri diranak.

Atzean kakua: ordezkoa billatzeko era, eutsigarria.

Baiña euriak alde askotatik bustiten dau eta emengo arrantzaleak be esnatu dira.

ANGULEN ORDEZ?

Angula asko artzen da itxas orretan.

Arcachon eta inguruak ugariak dira orretan.

Iru milla milloe peseten angulak ekarten dira andik alderdi onetara urteoro.

Dirutza da.

An artzen dan % 95 emen jaten da.

Ezin bizi, baiña angulak ziri ziri guri.

Ta aurten?

Antxoa arrantzarako traturik egin ezik, ez eida emen sartuko angula kamioi bat bakarrik.

Orra jokoa.

Ten batak eta luza besteak, zerbait egin leikela dirudi.

Ur andietakoak era baten, txikikoak bestera.

Ikus daigun.

Denporak esango dabe.

Adiskide kezkatiaren jesuita lagunaren kontua luzera dua.

Azkenean be arek egia: Dana diru kontua.

A. ZUBIKARAI.